Lan-eskaintza
Administrazioa eta Finantzak
Postua
Administrazio eta Finantzetako edo antzeko prestakuntza duen pertsona baten bila gabiltza, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako lanpostuetan gutxienez 5 urteko esperientzia duena. Hautatutako pertsonak diruzaintza, erosketak eta bezero zein hornitzaileekiko harremanak kudeatuko ditu, eta erakundearen finantza-informazioaren jarraipena eta kontrola egingo ditu. Kontabilitateko, Exceleko eta finantza-kudeaketako programen ezagutzak izatea eskatzen da.
Ordainketak eta kobrantzak kudeatzea, banku-kontziliazioak eta diruzaintzako aurreikuspenak egitea, eta finantza-erakundeekiko harremanak mantentzea.
Finantza-egoeraren jarraipena egitea eta balizko desbideratzeak edo likidezia-beharrak antzematea.
Bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanak kudeatzea, aurrekontuak eskatzea eta aurrekontu, eskaera eta fakturen jarraipena egitea.
Justifikazio ekonomikoak prestatzen laguntzea.
Diruzaintza, erosketak eta hornitzaileekiko harremanak eraginkortasunez eta zorroztasunez kudeatzen direla bermatzea, eta erabakiak hartzen laguntzeko finantza-informazio fidagarria ematea.
Informazio ekonomiko eta finantzario fidagarria eta eguneratua izatea; ordainketa eta kobrantza epeak betetzen direla bermatzea; diruzaintzaren jarraipen egokiaren bidez likidezia beharrak aurreikustea; eta erosketak, hornitzaileekiko harremanak eta fakturazioa behar bezala kudeatzea.
Eskaintza
Donostia
A-O 8:00-16:15 O 8:00-14:30
Ordezkapenetarako aldi baterako kontratua
Formulario
