Lan-eskaintza
Gizarte inklusiorako zentroen koordinatzailea
Postua
Inklusiorako pertsonen akonpainamenduaren prozesuaren abaroan, zaurgarritasun edo bazterkeria egoeran aurkitzen diren pertsonei gizarteratze prozesuan laguntzeko eguneko nahiz gaueko zentroen arduradunen koordinazioa egitea.
Pertsonen akonpainamenduaren estrategiari eta kudeaketa planari ekarpena egitea.
Prozesuaren balorazio orokorrean parte hartu.
Zerbitzu motari, kasu honetan zentroak, dagokion urteroko kudeaketa planaren definizioa eta jarraipena egitea (Gizarte zerbitzuetarako zentroak)
Zerbitzu motarako irizpide amankomunak definitu eta zentroen kudeaketan txertatzea arduradunen bidez.
Fundazioko gainerako prozesuetan martxan jarritako irizpide, ekintzak, etab. inklusiorako Gizarte zerbitzuetako zentroetan zabaldu eta arduradunekin batera hauen garapena egin, besteak beste:
Zentroetako pertsonen garapen profesional eta ongizatea bermatzea, Fundazioko irizpide orokorren baitan, prozesuko arduraduna eta Pertsonen prozesuarekin elkarlanean.
Zentroetarako arreta eredua garatu, Arreta Ereduaren garapenerako prozesuarekin batera.
Zerbitzuen oreka ekonomiko-finantzarioa bermatzea prozesuko zuzendari eta prozesu ekonomiko-finantzarioarekin batera.
Zaurgarrituak edo bazterkeria egoeran aurkitzen diren pertsonen gaur egungo eta etorkizuneko profila eta laguntza beharren identifikazioan ekarpena egitea.
Profil hauei gizarteratze prozesuan laguntzeko behar dituzten gizarte zerbitzuen edota programa edo proiektuen diseinuan ekarpena egitea .
Zentroetako eskuduntza duen administrazioekin harremana
Inklusiorako akonpainamendu prozesuko koordinazio batzordean parte hartzea.
Inklusioa edo gizarte zerbitzuen arloan sortu daitezkeen lan talde edo sareetan parte hartzea.
Ezagutzaren hedapenerako ekintzetan parte-hartzea.
Zentro berriak martxan jartzeko beharrezkoak direnak: proiektua, arduraduna, martxan jartzeko eskuduntza duen erakundearekin harremana eta kontratazioa.
Gizarte zerbitzuetako zentroetako arduradunen batzordea sortu eta dinamizazioa egin.
Zentroetako arduradunekin batera kudeaketarako beharrezkoak direnak lagundu:
kudeaketa plana eta jarraipena egitea, ebaluaketa egin eta hobekuntzarako beharrezko neurriak definitu eta martxan jarritakoak egokitu.
lan taldeen antolakuntza, ordezkapenak, kobertura eta eman daitezkeen intzidentzietan arduradunekin eta pertsonen prozesuarekin elkarlana.
zentroetan eman daitezkeen gainerako intzidentzien jarraipena.
komunitate-testuinguruko premiak definitzea, pertsonei arreta ematen laguntzeko eta zentroetako jarduera-plana zehazten laguntzea eta haren jarraipena egitea arduradunekin elkarlanean.
zentro bakoitzeko mantentze-planaren betetze-mailaren jarraipena eta hobetzeko proposamenak egitea eta beharrak identifikatzea.
Fundazioak laneko prebentzioaren eta segurtasunaren arloan zehaztutako araudia eta politikak aplikatzea.
Ereduaren baitan, gizarte zerbitzuekiko eta pertsonen akonpainamenduarekiko beharrezkoak diren ekintzak garatzen direla bermatu, zerbitzuetako arduradunekin batera, eta horiek garatzeko beharrak identifikatu eta garatu.
Zerbitzu motari dagozkion txosten eta ebaluaketak bideratzea.
Unibertsitate-gradua edo baliokidea (gizarte arloan)
Eskaintza
Donostia
Ordutegi osoa
Mugagabea
Formulario
