Bidegurutzean
2025

Bidegurutzean II

BideGurutzean proiektuaren bigarren faseak jarraipena ematen dio erakundeen arteko lankidetza sustatzea helburu duen prozesuari. Izan ere, xedea da migratzaileekin lan egiten duten erakundeen, ingurumen-jasangarritasunari lotutakoen eta giza eskubideen defentsan jarduten duten erakundeen arteko lankidetza sustatzea. 

Proiektuak zenbait espazio bultzatzen ditu askotariko gizarte-eragileen arteko topaketarako, elkarrekiko ikaskuntzarako eta eraikuntza kolektiborako, helburu honekin: komunitatean parte hartzeko eta lurralde-kohesiorako modu berriak aztertzea. Hainbat esperientzia komunitariotan lagunduz, ekimenak parte-hartze sozialeko prozesuak sustatzen ditu, kulturarteko ikuspegi jasangarri eta inklusibo batetik, sare eta dinamika kolaboratiboak sortzen laguntzeko, lurraldean bizikidetza eta konpromiso komunitarioa indartu dadin.