PLAYA
2025

Hondartza garbia, hondartza bizia

Hondartzateko kanpainak Gipuzkoako kostaldeko hainbat udalerri zeharkatu zituen berriro udan, aisialdiko guneetan ohitura jasangarriagoak, arduratsuagoak eta inklusiboagoak sustatzeko. Hondarribian, Donostian, Orion, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun tailerrak, hezkuntza-jarduerak eta dinamika parte-hartzaileak egin ziren, ingurumen-sentsibilizazioa eta kontsumo kontzientea sustatzeko, adin guztietako pertsonen artean. 

Gauzateka material berrerabilgarrien doako mailegu zerbitzuaz gain, edizio honetan hezkuntza-material berriak ere izan ziren, eta zenbait ekintza egin ziren baliabideak partekatzearen eta berrerabiltzearen eragin positiboa ikusarazteko. Horrela, kanpainak hondartzek ikaskuntza eta partaidetza komunitariorako espazio gisa duten zeregina indartu zuen, ingurumen jasangarritasuna, herritarren