tbk
2025

Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea (UPMS)

Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea (UPMS)
Proiektuak prestakuntza, hausnarketa eta ekintza kolektiboko prozesu bat bultzatzen du emakumeen eskubideen defentsarekin, biztanleria migratzailearen inklusioarekin, ingurumenaren jasangarritasunarekin eta ekonomia eraldatzaile feministekin konprometitutako gizarte-eragileen eta komunitate akademikoaren gaitasunak indartzera bideratua. 2022an egindako Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatean sortutako ondorioetatik abiatuta, ekimenak lagundu egin nahi du gizarte-eraldaketarekin eta justizia ekosozialarekin konpromiso handiagoa duen unibertsitate bat eraikitzen. Ikaskuntzako eragile anitzeko espazioen, metodologia parte hartzaileen eta unibertsitatearen eta komunitatearen arteko lankidetza-prozesuen bidez, proiektuak aukera komunitarioak eta eraldatzaileak sortzea helburu duten ekosistemen sorrera sustatzen du. Era berean, sozializatzeko eta gizartean eragiteko ekintzak bultzatzen ditu unibertsitate barruan zein kanpoan, eta bultzatu egiten du pentsamendu kritikoa, parte-hartzea eta giza eskubideen defentsarekiko eta bizitzaren jasangarritasunarekiko konpromiso kolektiboa. 

COP30
Proiektuaren barruan, “COP30 txiki bat unibertsitatean” ekimena ere bultzatu zen. Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera egin zen EHUko Filosofiako graduko Justizia eta Eskubideak XXI. Mendean irakasgaiaren barruan. Asanblada Komunitario Klimatiko baten simulazioa eginez, ikasleek gobernantza klimatikoari lotutako erronka etiko, sozial eta ekologikoak landu zituzten, metodologia parte-hartzaileak eta ikaskuntza esperientzialeko dinamikak erabiliz. Ekintzak pentsamendu kritikoa, enpatia, deliberazio kolektiboa eta justizia ekosozialarekin eta bizitzaren jasangarritasunarekin konprometitutako ikaskuntza komunitateen eraikuntza sustatu zituen. HIRU(H)ARI Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea proiektuaren amaierako ekitaldi moduan, eta Tabakalerarekin eta EHUrekin elkarlanean, 

HIRU(H) ARI 
—Pluribertsitatea, kultura eta komunitatea— topaketa egin zen, Donostian, 2025eko urriaren 9an eta 10ean. Eragile anitzeko espazio bat izan zen, eta aukera eman zuen elkarrekin hausnartzeko zer lotura dauden kulturaren, unibertsittearen, ekintza komunitarioaren eta gizarte-eraldaketaren artean. Hizketaldiak, elkarrizketarako espazioak eta dinamika kolaboratiboak izan ziren, eta kultur eragileak, gizarte mugimenduak, unibertsitatea eta hirugarren sektorea bildu zituen, helburu argi batzuekin: ezagutzaren ekoizpen kolektiboko modu berriak esploratzea, aliantzak sendotzea, eta esparru partekatuak sortzea, gizarte-erronkei begirada demokratiko, feminista, interesekzional eta komunitario batetik heltzeko.