kulturatea
2025

Kulturartea: aniztasunetik kultura sortzen

Kulturarteak gizartea sentsibilizatzeko eta eraldatzeko prozesuak bultzatzen ditu, artearen bidez eta esperientziak trukatuz gizarte-zaurgarritasuneko egoeran dauden pertsonen eta ikastetxetako ikasleen artean. Giza eskubideetan eta kultur aniztasunean oinarritutako ikuspegi batetik, proiektuak topaguneak sortzen ditu bizi-istorioak partekatzeko, gizarte bazterketaren arrazoiei buruz hausnartzeko eta enpatia eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. 

Prozesu parte-hartzaile horietatik abiatuta, partekatutako esperientziak film labur autoekoitzi eta sorkuntza artistiko kolektibo bihurtzen dituzte ikasleek. Gainera, proiektuan parte-hartzaileen eta udalerriko kultur eragileen arteko topaketak ere badira, elkarrekin prozesuan zehar landutako bizipenekin lotutako musika piezak sortzeko. Lortutako lanak jendaurrean aurkezten dira Errenteriako Giza Eskubideen aldeko Jardunaldien barruan. Horren bidez, elkarrizketa komunitarioa bultzatzen da, eta agerian jartzen da lurraldean dagoen kultur aniztasuna.