Zuzendaritza-taldeak eta prozesuen koordinatzaileek 2026ko Kudeaketa Planaren garapenean aurrera egin dute
BATUZ Gizarte Fundazioko zuzendaritza-taldea eta prozesuen koordinatzaileak Donostian elkartu gara 2026 Kudeaketa Planaren seihileko jarraipen-topaketa egiteko.
Jardunaldiak aukera eman digu Fundazioaren kudeaketa-eredua sendotzen jarraitzeko, orain arte egindako aurrerapenak berrikusiz, lehentasunak lerrokatuz eta Fundazioaren etorkizunari buruzko ikuspegi partekatua eraikiz.
Horrela, komunitatea, pertsonak eta planeta uztartzen dituen gure esku-hartze eredu integrala indartzen dugu: komunitateak sendotuz, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lagunduz eta planeta jasangarriago baten aldeko ekimenak sustatuz.
BATUZ Gizarte Fundazioa, gizarte inklusiboago, bidezkoago eta jasangarriago baten alde indarrak batuz.
Batuz. Elkartuz. Eraikiz.
