BATUZ Gizarte Fundazioak etapa berri bati ekingo dio 2027-2029 Plan Estrategikoarekin, komunitatean duen inpaktua indartzeko
Azken urteotan lantzen ari garen eraldaketa-prozesuan beste urrats bat eman dugu gaur.
BATUZ Gizarte Fundazioko Patronatua eta Zuzendaritza Taldea elkartu gara 2027-2029 Plan Estrategiko berria onartzeko.
Aurreko 2024-2026 Plan Estrategikoak eraldaketa honen oinarri nagusiak ezartzea izan du helburu. Aldi honetan, gure misioa eta ikuspegia berritu ditugu, eraldaketa komunitarioa gure jardueraren erdigunean kokatuz; gobernantza-eredu berri baten garapenean aurrera egin dugu; eta gure identitatean urrats garrantzitsua eman dugu, BATUZ Gizarte Fundazioa izatera pasa gara.
Orain, egindako ibilbidearen gainean eraikitzen jarraitzen dugu.
2027-2029 Plan Estrategikoa partekatutako prozesu baten emaitza da, eta bertan Fundazioko Patronatuak, Zuzendaritza Taldeak, koordinazio-taldeek eta langileek parte hartu dute. Guztira, 8 jardunaldi egin ditugu 7 komunitatetan, gure erakundeko 130 pertsonaren parte-hartzearekin.
Plan berriak sei lan-lerro ezartzen ditu datozen hiru urteetarako:
Pertsonak, partaidetza eta zaintza
Lanaren sistematizazioa eta kalitatea
Posizionamendua
Eraldaketa komunitarioa
Ezagutzaren transferentzia
Iraunkortasun ekonomiko-finantzarioa
Sei lan-lerro, helburu komun batekin: gure eredua sendotzea, erakundea eta aliantzak indartzea eta, batez ere, inpaktua sortzeko dugun gaitasuna handitzea.
Etapa berri honetan, bidea partekatzen dugun pertsona, erakunde, instituzio, enpresa eta eragileekin batera aurrera egiten jarraitu nahi dugu, aliantzak indartuz eta bidelagun berriak BATUZ.
